Aizkardiren VIII. Argazki rallya

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 4a, 14:56

Aizkardi mendi taldeak VIII. Argazki rallya antolatu du azaroaren 15ean. Lau orduko epean egiteko 9 kilometroko ibilbidean, antolakuntzako kideek aurrez azaldutako gaiaren inguruko argazkiak egin beharko dira. Izen-ematea, sariak eta lanen erakusketaren inguruko informazioa jarraian:

Izen-ematea: Doan. Egunean bertan, Aizkardiren egoitzan (Larrea auzoa 18B).

Sariak: 1.- 150€ / 2.- 100€ / 3.- 75€. Publikoak aukeraturiko argazkirik omenari: Bi lagunentzako afaria Iturri Goxo jatetxean. Haurren kategoria (12 urtetik beherakoak): Bi argazki onenen egileentzat mendi materiala opari.

Lanen erakusketa: Azaroaren 23tik 27ra, Gurea zinemako sarreran, XXXII. Mendi Astearen baitan.

Informazio gehiago: www.aizkardi.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!