460 aldizkariaren banaketa hastear da. Bihar eta etzi artean banatuko dira aldizkariak harpidedunen etxeetan. 'Anakruxa musika taldea, inoiz ez da berandu' du izenburu azken zenbakiak eta, besteak beste, taldekiden hitzekin osatutako erreportajea biltzen du barruan. Zigor Leunda Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan epaile ari den billabonatarrari edota Maite Amenabar Zizurkilgo zinegotziari eginiko elkarrizketak ere tartean dira. Era berean, Pili Legarra alkateak eta Prometea taldeko Zorione Aierbek Asteasuko trafikoa berbideratzeko prozesu parte hatzailearen berri azaldu dute. Joxe Moraluze eta Migel Mari Izagirrek ondokoa izutzeko kalabazak argitan nola jartzen zituzten kontatzearekin batera. Tartean dira, nola ez, Andoaingo 400. mendeurrena borobiltzeko antolatu den udazken oparoaren nahiz Oinkari dantza taldearen 40. urteurreneko ospakizunen berri. Aurkibidea osorik:
AURKIBIDEA
3 IRITZIA
Txomin Garmendia
4-5 ELKARRIZKETA
Zigor Leunda, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako epaile billabonatarra
6-7 ANDOAIN
Mendeurrena borobiltzeko udazken oparoa Andoainen
8-9 AMASA-VILLABONA
Anakruxa taldea, inoiz ez da berandu
10-11 ZIZURKIL
Maite Anenabar zinegotziari elkarrizketa
12 LARRAUL
Txinguren bilduma Larraulgo museoan
13 ADUNA
Kultur Astea Adunan / Oinkari dantza taldearen urteurrena
14-15 ASTEASU
Herriguneko trafikoa bideratzeko prozesu parte hartzailea
Kalabazak argitan, gaztetxoen jolas bihurriak
16 HERRITARREN TXOKOA
Asteasuko Joxe Mari Soraluze Gabirondo
17 TOKIAN TOKIKO Ainhoa Larrea Atxulondo Kultur Etxe berrituaz
PIL-PILEAN Villabonako Obaba tabernako ‘Barazki eta iberiko kitxea’
18-19 HAMABOSTEAN BEHIN
20-21 AGENDA
22 AZKENA
Wentxiren komikia / EKI proiektua abian Zubimusu ikastolan
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!