Mural erraldoia, arbasoak gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 4a, 12:33

Larunbat honetan eguerdiko 12:00etan Agustin Leitza kaleko mural erraldoia zabalduko dute, herriko artisten artean landu dutena. Murala mendeurrenaren ekitaldien baitan kokatzen da eta antolatzaileen arabera, “Andoaingo herriaren alegoria bat dugu, Andoainek herri gisa osatzen duen argazki bat, izan garenaren eta garen horren islada. Herri gisa laurehun urte ospatzen ditugun honetan,  gure arbasoak muralaren bitartez omendu nahi ditugu”. Zeregin horretarako herriko artista ezberdinak elkarlanean aritu dira.

Larunbat honetan zabalduko dute denen begien aurrean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Ekitaldira andoaindar guztiak gonbidatuta daudela gogorarazi dute Andoaingo udaletxetik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!