“Ekainaren 21ean erabakitzeko eskubidea aldarrikatu genuen ozenki. Urrats horri jarraituz, Eskura prozesua martxan jarri da, eskutik eskura, hautestsontzitik erabakira iristeko bidea. Bide hori denon artean egin behar dugu”. Eta asmo horri eutsiz, datorren asteartean, aurkezpen ekitaldia egingo dute. Bilera laburra izango dela diote, ordu erdikoa edo.
Andoaindo Gure Esku Dago taldeak herritarrei eskerrak eman nahi dizkie orain arteko inplikazioagatik, “erabakitzearen aldeko ekimen erraldoia antolatu zen ekainean, eta oihal katean zein Anoeta estadioko ekitaldian Andoaingo herritarren parte hartzea ederra izan zen. Hori guztia, guztion ahalegina eta lanari esker izan zen. Beraz, zorionak guztioi!”.