Eskualdeko Osasun Publikoaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 3a, 20:01

TOPA elkarteak larunbat honetarako –azaroak 7– ekitaldia antolatu du Tolosako Triangulo plazan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bertaratzeko deia luzatu dute. Egun hauetan gainera, 83 osasun langilek idatzi bat argitaratu dute, Asuntzion Klinikaren publifikazioa eskatuz, “Tolosaldeko herritarrok Euskadiko gainerako eskualdeetako herritarren antzeko arreta jasotzeko, eskualdeak ezinbestean baldintza hauek bete beharko ditu: Kudeaketa publikoa duen eskualde-ospitale publiko bat (Asuntzion klinikaren publifikazioa) eta espezialitateen anbulatorio bat izatea, behar bezala hornituta eta osatuta".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!