Gau olinpiadak Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 3a, 20:00

Azaroan Gaztetxeak urteurrena ospatu ohi du, eta aurten urteurrena ospatzen duten hilabete berean “Gauolinpiadak” burutuko dituzte. “Koadrilen arteko jokoak eginez, lagunartean eta lehiaren gainetik, herriko gazteen arteko topaketa bultzatzea helburu dugu”, diote antolatzaileek. Azaroaren 1a bitarte izena emateko aukera zegoen eta 22 taldek eman du parte hartzeko izena.


Taldeak 2-4 lagun bitartekoak dira eta hiru ostiraletan jarraian 22:30etik 00:30era jarduera ezberdinetan arituko dira.
Iragarri duten egitaraua honakoa da:
• Azaroak 06. Futbolina.
• Azaroak 13. Mahai tenisa.
• Azaroak 20. Dardoak.
• Azaroak 27. Finalak.
Gauolinpiaden azken egunean sari banaketa ekitaldia egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!