Haurren estimulazio-goiztiarra behin eta berriz entzuten dugun kontzeptua da. Estimulazio hori erabat baliagarria da haurraren garapen kognitiboari begira. Musika da, esaterako, gure haurrak estimulatzeko baliabideetako bat. Aita Larramendi Ikastolak “Musika familian” izeneko tailerra antolatu du eta bertara “2014an jaiotako haur andoaindarrak eta hauen familiak gonbidatu nahi ditugu Ikastolak Bazkardon duen egoitzara. Tailer honek ordubete inguruko iraupena izango du, Musikhazi Gipuzkoako musikoterapia elkarteak eskainiko duena”.
Azaroaren 7an izango da, larunbatez, Bazkardoko egoitzan, goizeko 10:30etik aurrera. Bertaratu nahi izanez gero, aurretiko izen-ematea gomendatzen da. Horretarako, nahikoa da Ikastolako idazkaritzara deitzea, 943 593 525 telefono zenbakira, edo www.andoainikastola.eus webgunean izena ematea.