Amasako Martina kultur taldeak azoka egun polita antolatu zuen atzokoan Amasako pilotalekuan. Denetariko postuak izan ziren, haietako asko herritarrek osatutakoak. Baserriko produktu edota gozoenak bezalaxe, harrera beroa izan zuen Mikel Igartzako Agustin eta Julian Yarzak baserriko tresna zaharrekin osatutako erakusmahaiak. Tartean zen, besteak beste, Ander Barandiaran gaztagile amasarra ere. Antolatzaileek taloak prestatu zituzten eta ilara luzea sortu zen eguerdi partean. Pilotalekuaren atarian Luis Erasok motozerraren laguntzaz enborretik atera zituen irudiek ere ikusmina piztu zuten.
Argazkiak