IV. Errebote jokoa argazki lehiaketako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko aza. 2a, 11:28

Atzo, azaroak 1, Behar Zana pilota elkarteak antolatutako ‘Errebote jokoa’ IV. Argazki lehiaketako sariak banatu zituzten elkartean bertan. Jose Mari Manso izan zen irabazlea eta Jose Mari Etxebeste bigarrena. Irudian Benta Aldea bodegoiko Unai, Jose Mari Manso irabazleari saria ematen, bodegoian bertan bi pertsonentzako bazkari edo afaria, hain zuzen. Argazki irabazlea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!