Oria ibaiaren garbiketa auzolanean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 31a, 18:29

Eguzki eta Burrunba gazte taldeak deituta, hogei lagun inguru auzolanean garbitzen ari dira Oria ibaiaren ertzak. Allurralde kiroldegiaren paretik abiatu dira, eta minutu gutxira tamaina handiko plastiko eta burdin puska eta objektuak pilatu dituzte. Garikoitz Plazaola Eguzkiko kideak auzolanaren balioa aldarrikatu du, bideoan ikus daitekeenez.

Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!