Igoerarik ez da izango tasa eta zergetan; are gehiago hainbat obra baimenetan beherapenak izango dira. PSE-EEk bat egin zuen gobernu taldearen proposamenarekin, herritarrengan presio fiskala ez zelako areagotzen. EH Bilduk merkataritza sustatzeko neurri zuzentzaileak eskatu zituen, eta gobernu taldea ados agertu zen. Gauzak horrela, jeltzaleek aurkeztutako ordenantza fiskalak hiru alderdien aldeko botoarekin onartu ziren.