Amasako V. Azoka, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 29a, 10:48

Datorren igandean, azaroak 1, V. Azoka izango da Amasako pilotalekuan 10:00etatik 14:00etara. Denetariko produktuekin osatutako 20 erakusmahaitik gora. Amasako Martina kultur elkarteak antolatu du, urtero legez. Eguerdiko 12:00etan, Luis Eraso motozerralariak irudiak aterako ditu enborretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!