Oinkari dantza taldearen 40. urteurreneko ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 28a, 14:56

Oinkari dantza taldeak, bere sorreraren 40. urteurrena ospatzeko, ia astebetez luzatuko diren ekintza sorta antolatu du, hain zuzen, azaroaren 17tik 21era. Tailerrak, dantza uztarketak, emanaldiak edota bazkaria izango dira egitarauko osagaietako batzuk. Egitaraua osorik:

AZAROAK 17 ASTEARTEA (17:30-18:30). IKASTOLAKO GANBARA

DANTZA FAMILIAN TAILERRA: Jolas eta parte hartze ariketen bitartez, familia dantzara gerturatzea helburu duen egitasmoa. 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua. Ezinbestekoa da egitasmoan parte hartuko duen heldu batekin gutxienez lagunduta joatea.


Irakaslea: Eneko Gil

Kostua: Doan

Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380

Oharra 1: Lehen saioa beteko balitz, bigarrena antolatuko da 18:30etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.


 

AZAROAK 18 ASTEAZKENA (17:30-18:30). IKASTOLAKO GANBARA

DANTZA GARAIKIDEKO ENTSEGU IREKIA: Dantza garaikidea ezagutzeko entsegua.

8-12 urte bitarteko haurrei zuzendua.


Irakaslea: Eneko Gil

Kostua: Doan

Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380

Oharra 1: Lehen saioa beteko balitz, bigarrena antolatuko da 18:30etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.


 

AZAROAK 19 OSTEGUNA (17:30-19:00). IKASTOLAKO GANBARA

DANTZA ETA ANTZERKIAREN UZTARKETA: Dantzaren dramatizazio ikastaroa.

13-15 urte bitarteko haurrei zuzendua.


Irakaslea: Agurtzane Intxaurraga (Hika Teatroa)

Kostua: Doan

Izen-ematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380

Oharra 1: Lehen saioa beteko balitz, bigarrena antolatuko da 19:00etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.


 

AZAROAK 20 OSTIRALA (22:30). OLAEDERRA KIROLDEGIA


DANTZA EMANALDIA: “40 urte dantzan” ikuskizuna. Oinkariko dantzari eta dantzari ohiek elkarrekin prestaturiko ikuskizuna. Sarrerak salgai (5 €):


Amasa Kafetegian

www.kutxasarrerak.com



   

 AZAROAK 21 LARUNBATA


11:00 Oinkariko dantzari txikien emanaldia herriko kaleetan zehar.


12:30 Oinkariko dantzari txikien hamaiketakoa Malkar plazan.


13:00 Dantza emanaldia Malkar plazan: “Tio Teronen semeak” ikuskizuna. Doan.


14:30 “40 urte dantzan” BAZKARI HERRIKOIA Aburuza sagardotegian.


20:30 Isk&bila txarangarekin kalejira Iru Aldeta tabernatik abiatuta.

Oharra bazkaria: Dantzari, dantzari ohi eta gurekin ospatu nahi duten herritar guztiei zuzenduta dago.

Tiketak salgai Amasa kafetegian (bazkaria + autobusa = 25 €).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!