Aurtengoan, gainera, ahalegin berezia egin da Herrien eguna Andoaingo errealitate soziokulturalaren erakuslehio izateko; gure herria oso aberatsa da kultur aniztasunari dagokionez, eta espresio horiek guztiak elkarlanean ikustea oso poztekoa da. Ez dugu ahaztu behar, gainera, gure herriak burujabetza lortu zuenetik 400 urte ospatzen ditugun honetan, horixe izan dela azpimarratu nahi izan den balore nagusia: Andoain herri eta jatorri ezberdinetatik etorritako pertsonek osatzen dugula, eta guztiok jakin dugula gure eta ondokoaren tradizio eta kultura errespetatuz, elkarrekin bizitzen eta batak besteaz disfrutatzen.
Pasa den larunbatean herriko kaleak alaituz jardun zuten elkarte eta talde guztiak animatu nahi ditugu bide berean segi dezaten, gure herriko kultura elikatuz eta aberastuz”.