Gaur, urriak 28, ETB1eko 'Herri txiki Infernu handi' saiorako bakarrizketa grabatuko dute Usarrabi pilotalekuan 20:00etatik aurrera. Dagoeneko osatu dituzte saioan hitza hartuko duten asteasuarren elkarrizketak eta bakarrizketa saiora gerturatu nahi duten herritar guztiekin batera grabatuko dituzte iluntzean Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa saioa nahiz Sebastian Lizasoren bertsoak. 20:00etan hasita, ordu eta erdi inguru iraungo du grabaketak. Usarrabi pilotalekua iluntzerako prestatze lanetan ari dira goizean hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!