Irribarre goxoko emakume dotorea zen Juliana, Asteasuko Iturtabitarte baserrian jaio eta urte luzetan Zizukilgo Irazu baserrian bizitu dena. Joan zen otsailaren 25ean 100 urte bete zituen eta umoreari eutsi dio urte horietan guztietan zehar. Gaur asteartea, Zizurkilgo San Millan parrokian egingo diote hileta elizkizuna 19:00etan. 100 urtean zehar bizitzak irakatsitako eskarmentu handia zuen. Emakume langile eta atsegina zen, goxo-goxoa. Hara hemen Aiurri aldizkariari eskaini zizkion hitzak biltzen dituen erreportajea.