Amasa-Villabonako Gure Esku Dago ekimenak batzar irekia deitu du urriaren 29an, ostegunarekin, Villabonako Aljibean 19:00etan. Oraingo honetan, GEDk hausnarketa jarri nahi du martxan, eta horretarako 62 puntu dituen ‘Eskura’ izeneko txostena kaleratu du. Txosten hori abiapuntu hartuta, eztabaida landu nahi dute ostegunean, Amasa-Villabonan aurrerantzeaz zer egin erabakitzearekin batera.