-Hitzordua 07:30an da Matxoko autobus paradan, puntual azaldu.
-Neguko arropa eraman. Ez dago euri aurreikuspenik baina litekeena da lainotua egotea eta haize handia ibiltzea. Kontutan hartu Saioak 1.418 metro dituela.
-Ibilbidea erritmo lasaian egingo da, eta bi gidarik izango dute txangoko erantzukizuna. Taldean egingo da bidea, eta banatuko balitz, gailur guztietan talde osoa bilduko da (Azkenatz, Okolin eta Saioa).
-Ez da dutxatzeko aukerarik egongo, baina bai erropa aldatzeko aukera. Motxila bat utzi liteke autobusean, eta txangoa bukatzean, Artesiaga mendatean, erropa lehorra jantzi.
-Autobusa ordu eta erdiz egongo da zain Belate mendatean, mendizaleren batek arazo fisikoren bat balu, haren zain egoteko.
-Bazkaria arratsaldeko 2tan hasiko da, eta bukatu ostean, eta jendea ados dagoenean, Urnietara bueltatuko gara.