Aldeko bozka eman zuten Udala osatzen duten alderdi guztiek: Iban Agirre (EAJ-PNV), Ibon Ariznabarreta (EAJ-PNV), Eneko Urdangarin(EAJ-PNV), Mertxe Garmendia (EAJ-PNV), Maite Izagirre (EAJ-PNV), Leandro Azkue (EAJ-PNV), Maria Luisa Arija (PSE), Nora Urbizu (EH Bildu), Peio Zelarain (EH Bildu), Arantxa Lopez (EH Bildu), Xabat Laborde (EH Bildu), Leire Olasagasti (EH Bildu) eta Jon Garmendia (EH Bildu). Aho batez hartu zen erabakia, beraz.
Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek elkarrizketa eta negoziazio bidea abiatu dute zabor bilketa sistemaren inguruan akordio batera iristeko asmoz. EAJ, EH Bildu eta PSE alderdietako udal ordezkariek epe laburrean adostasun batera iristeko konpromisoa hartu dute.
Akordio batera iritsi ezean, herri galdeketa egingo da 3-6 hilabete arteko epean, indarrean dagoen Parte-hartzeari buruzko Araudiak zehazten duen bezala.