IBILALDIA ETA GERO,
BAZKARIA EUGI HERRIAN
Ibilbidea Artesiaga mendatetik gertu amaituko da, eta han autobusa izango da zain, Eugi herrira bazkaltzera joateko. Bazkaria Quinto Real jatetxean izango da, Fernando Goñi pilotari ohiarena. Menua mamitsua da mendi buelta egin ondorenerako: babarrun gorriak, orein haragi egosia, postrea, edariak eta kafea. Itzulera 17:00ak aldera izango da, Urnietara 18:30ak aldera iristeko.
IZENA EMATEKO AUKERA
ASTEBURU HONETAN
Mendira joan nahi ez duenak bazkaltzera bakarrik joateko aukera izango du, bere autoan hurbiltzen bada, 20 euroren truke. Mendira bai, baina jatetxera joan nahi ez duenak ere bere kabuz bazkaltzeko aukera izango du. Kasu horretan autobusaren 10 euro bakarrik ordaindu beharko lituzke.