Azken hilabeteotan ur hoditerian matxura ugari izan dira, zenbaitetan ehunka lagun ur zerbitzurik gabe utziz. Aurreko astean bi matxura berri izan ziren, eta azken ordu hauetan beste bi gehiago. Atzodanik Etxeberrieta auzuneko hainbat bizilagun urik gabe dago. Ana Carrere alkatea bertara joan da, eta agerraldia egin du bizilagunei barkamena eskatzeko eta Udal langileen jokabide ona eskertzeko. Azaroan zirt edo zart egitea eskatuko die oposizioko alderdiei, ez ohiko plenoan.