Herrien eguna larunbatean, ospakizuna Nafarroa plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 22a, 14:14

Hogar Extremeño eta Triana elkarteen eskutik XIX. herrien eguna ospatuko da larunbat honetan Nafarroa plazan. “Aniztasun kulturalak aberasten gaitu” lemapean, egun osoko festa iragarri dute herriko kultur eragileen parte hartzearekin.

Urriak 24, larunbata. Egitaraua:


10:00-20:00 Errioxa, Andaluzia eta Extremadurako produktuen azoka.
11:45    Kalejira txistularien banda, Gora Kaletxiki, Soinuak eta Alberto Agirre abesbatzarekin.
12:00    Pregoia Goikoplazan.
12:00-13:00 Herrietako musika eta dantza Nafarroa plazan: Urki.
13:00    Ballet klasikoa eta garaikidea: Azelain.
13:30    Haur eta helduentzat tailerra Axeri dantza taldearen eskutik.
16:00-17:00 Zunba maratoia Leire Rekalde eta Virginia Francoren eskutik.
18:00    Musika eta dantza emanaldia Trianaren eskutik.
18:30    Areto dantza, danta latinoa Amaia Gonzalez dantza eskolakoen eskutik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!