Amasako V. Azoka azaroaren 1ean pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Amasako Martina kultur elkarteak, Villabonako Udala eta Uxo Toki elkartearen laguntzarekin, Amasako V. Azoka antolatu du azaroaren 1ean, igandearekin, Amasako pilotalekuan. 10:00etatik 14:00etara postuak zabalik egongo dira eta eguerdiko 12:00etan Luis Eraso motozerralariak irudi ezberdinak aterako ditu enborretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!