Lierni Kamio eta Iker Sanz dantza sueltoko bikoteak eta Oinkari dantza taldeko dantzariek Euskal Herriko XXXIX. Dantza Sueltoko Txapelketako txapela jantzi zuten igandean, iaz laugarren eta duela bi urte hirugarren postua eskuratu ondorenean. Besteak beste, Nestor Basterretxea eskultoreak eginiko garaikurra ekarri dute herrira eta sekulako poza, Euskal Herri mailako txapelketarik garrantzitsuena baita urtez urte Seguran jokatzen dena. Zorionak bioi.