Herriko gazteak antolatuta, mendi martxa kulturala izango da datorren igandean, urriaren 25ean. Irteera Asteasuko plazan izango da goizeko 09:00etan. Lehenengo geldialdia Ur Mara museoan egingo da. Bertan, Koldobika Jauregik bere obra azalduko die parte hartzaileei. Larrauldik barrena pasatuz, Asteasu aldera jaitsiko dira Erreka bailaratik. Bigarren geldialdia Asteasuko Erreka bailaran berreskuratu berri den Errotan egingo da. Bertan errotaren historia azalduko du Manu Eizagirrek. Azkenik, Asteasuko plazan hamaiketakoa banatuko da doan. Ibilaldiaren iraupena hiruzpalau ordukoa izango dela aurreikusi dute antolatzaileek.