Aiurri aldizkariaren 459 zenbakia harpidedunen artean banatzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 21a, 13:16

Ekintzaz beteta dator udazkena Amasara. Izenburu horixe bera izango du astebururako harpidedunen etxeetan banatuko den 459 aldizkariak. Amasa Tolosarengandik bereizi zela 400 urte bete direnean, urteurrena oroitzeko ospakizunak antolatzeaz gain, Samartinak ere ate-joka ari baitira. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren baitan, Ion Zaldua gai-jartzaileari eginiko elkarrizketa biltzen du eta baita ETBko Gu ta gutarrak saioko Gorka Diez andoaindar gazteari eginikoa ere. Elkarrizketen artean dira Xatonio Irazu adunarrari nahiz Larraulgo alkate Aneli Urbietari eginikoak ere. Bestalde, Asteasuko Goibailarako Azkonobieta baserriaren historia jasotzen duen erreportajea ere tartean da, bertan jaiotako Joxe Antonio Arrutiren azalpenak biltzen dituena. Beñat Madariaga, robotak pasio dituen zizurkildarrak edota Nabila Baujemaa Marokotik Zizurkilera etorritako herritarrak ere hartu dute hitza. Errigorako udazkeneko kanpaina ere mintzagai da: ‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’. Bukatzeko, kontzertuak eskaintzen hasi berri den BiHozkada musika taldeko kide Iñaki Lizasok euren abiapuntuaren berri azaldu du:

AURKIBIDEA

3 IRITZIA

Amagoia Piá

4-5 LUZE ETA ZABAL

Ekintzaz beteta dator udazkena Amasara

6-7 ELKARRIZKETA

Ion Zaldua gai-jartzaile, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

8-9 ANDOAIN

Gorka Diez gaztea, ETBko Gu eta gutarrak saioko kidea

10-11 ASTEASU

Azkonobieta, historia luzeko baserria Goibailaran

12-13 ADUNA

Xatonio Irazurekin solasean

14 LARRAUL

Aneli Urbieta alkateari elkarrizketa

15 ZIZURKIL

Beñat Madariaga, robotak pasio dituen gaztea

16 ESKUALDEA

Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka

17 KANPOKO LURRETATIK GURERA

Nabila Baujemaa Marokotik Zizurkilera

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN

20-21 AGENDA

22 AZKENA

BiHozkada taldea, zuzenekoak eskaintzeko gogo biziz

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!