Euskara, Eskola Kirola ekimenean txertatzeko helburuaren, herriko hiru ikastetxeek, Udaleko euskara zerbitzuak eta kirol patronatuak elkarrekin, kirol denboraldia irekitzearekin batera, festa antolatu zuten urriaren 17an. Ondarreta ikastetxeko jolastokian burutu zen ekitaldi nagusia, aurten lehendabiziko aldiz ekimenean parte hartzen duten haurrekin. Gaztetxoek futbol eta saskibaloi partidak jokatzen zituzten bitartean, Aaron Bachiller artistak euskara eta kirola lotzen dituen murala margotu zuen Ondarretako jolastokian.