Andoaingo Motorzaleak elkarteak urriaren 17an Andoainen antolatu zuen II. Motorfest jaia oso arrakastatsua izan zen. Antolatzaileek espero baino motozale gehiago inguratu zen, 200 pasatxo denera. Zumea plazatik abiatuta hiru orduko ibilbidea egin zuten goizean eta eguerditik aurrera festa nagusitu zen Goiburu auzoan. Bazkaria, jolasak nahiz kontzertuek osatu zuten eguneko egitaraua. Era guztietako motorrak ikusi ziren egun osoan zehar herrian barrena, dotore eta zainduak batzuk, xumeagoak besteak.