Aizkardiko kideak Arabako lurretan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 20a, 16:08

Joan zen igandean, urriak 18, Arabako lurretan barrena (Artzena mendatea) ibilaldia egin zuten Aizkardi mendi taldeko kideek. Barrio auzotik abiatu (Espejo 620m) eta Batxikabo (1201m) mendira igo ziren lehenik. La Mota (1319m) eta Cueto (1362m) tontorrak zeharkatuta, San Martin de Donen (520m) amaitu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!