Julen Loitegi munduko kopako txapeldun Mexikon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 20a, 10:47

Guadalajara estatuan senior mailako bikotekako txapelketan txapeldun izan da urnietarra, estatu mailako ordezkari gisa. Selekzioak lortzen duen lehen aldia da, eta aurten gainera profesional ohiek parte hartzeko aukera izan dute. Loitegik esaterako Frantziarekin lehiatu zen Arizmendi garaitu zuen final aurrekoan.

Hautatzaileak ligaskara lau pilotari eraman ditu eta laurek jokatu dute. Loitegik final aurrekoa jokatu zuen Larrea errioxarrarekin batera, finala aldiz ez. Mexikoren aurkako finala, pilotalekua jendez lepo zegoela, estatuko selekzioak irabazi zuen. Partida amaitzean lau pilotariek elkar besarkatuta garaipena ospatu zuten. Loitegi txapelketako gazteena izan da, eta ia ziurra da bere parte hartzea Bartzelonako Munduko txapelketan. Zorionak Julen!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!