Amasaren 400. urteurreneko ospakizunak abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 19a, 17:51

Joan zen larunbat goizean, haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioarekin eta sormen tailerrarekin ekin zitzaien Amasako 400. urteurreneko ekitaldiei. Urteurrena gogoratzeko, ekintzaz betetako eguna antolatu dute urriaren 24an: Estibaliz Gonzalez Diosen hitzaldia, emanaldi berezia, topa herrikoia, pintxo dastaketa, kanpai errepika...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!