Herri txiki Infernu Handi saioa, Asteasun grabatzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 19a, 15:41

EITBko 'Herri txiki Infernu handi' saioko lantaldea Asteasun aritu da grabaketan gaur goizean. Euriak agerpena egin badu ere, umoretsu ibili dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak tandem bizikletaren gainean. Urriaren 28an, herritarrekin batera, bakarrizketa saioa grabatuko dute Usarrabi pilotalekuan iluntzeko 20:00etatik aurrera. Ondotik, epe laburrean telebistan ikusgai izango da saioa, ohi denez, igande gauez.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!