Urriaren 17an, egun osoko festa izan zen Amasa-Villabonan. Herritarren sare sendo eta zabala osatzeko helburuarekin antolatu zuen festa Herrira elkarteak. Goizean, Aiztondo eskualdeko Udal ordezkariek aurkezpen instituzionala egin zuten Errebote plazan eta egurdiko pilota partidez gain, hamaika herri kirol ezberdin ikusteko parada izan zen arratsaldean probaleku nahiz Errebote plazan, 'Euskal Preso eta iheslariak herri kiroletara' lelopean. Ideologia ezberdinak atzean utzita, Tolosaldeko nahiz Euskal Herri osotik etorritako herri kirolariak elkartu eta giza eskubideen urraketak errespeta daitezen eskatu zuten.