Joan zen larunbatean, urriak 17, Oinkari dantza taldeak bere sorreraren 40. urteurrenaren ospakizunak hastear direla, familia argazkia egiteko deia egina zuen Olaederra kiroldegiaren atzealdean. Dantza taldeko kide ugarik bat egin zuen gonbidapenarekin eta adin ezberdineko dantzari eta dantzari ohi ugari bildu zen hitzordura.