Lanak euskaraz eginak eta minutu bateko iraupenekoak izan beharko dute, edozein gailurekin grabatuak: eskuko telefonoa, bideo kamera, tablet-a, argazki makina…
Epaimahaia
Eskualde bakoitzeko sari nagusia bozka bidez erabakiko da, eta herri bakoitzeko lanik onenaren sariak ere bozketa horretatik aterako dira. Lehiatuko diren esketxak www.motxianeby.eus webgunean egongo dira ikusgai eta azaroaren 18tik aurrera bozkatu ahal izango dira.
Bigarren saria, ordea, epaimahai kualifikatu batek emango du eta ikus-entzunezkoaren exekuzio teknikoa, karakterizazioa, umorea, gidoia edo letra baloratuko ditu.
Eskualde bakoitzeko bi sari egongo dira: bideo onenak 300€ jasoko ditu eta bigarrenak 200€. Herri bakoitzeko saria aldiz, 50 eurokoa izango da. Irabazleak abenduaren hasieran emango dira ezagutzera.