Elkartasun gaua Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko urriaren 16a

Paddam taldeak kontzertu solidarioa eskainiko du larunbat honetan, Saroben. Estefania S. Wulf  kantaria eta Iñaki Miguel pianojolea dira taldeko partaideak eta 50-70eko hamarkadako musika lantzen dute.  Kontzertua Markel Carmona  haurraren erreabilitazioa ordaintzen laguntzeko antolatu da. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da. Bi saio egingo dituzte, iluntzeko 19:00etan eta 20:00etan.


Horrez gain, antolatzaileek adierazi dutenez, kontzertura joan ezin duenak, 2100 6252 14 0100111429 (La Caixa) kontu korrontean diru-ekarpena eginez Markel Carmonari lagun diezaioke.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!