Irteera Denda Berrirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 16a, 14:06

Datorren urriaren 24an Denda Berrik Burgosera irteera antolatu du. Goizeko 07:15etan abiatuko dira egoitzatik, eta hiriburua bus turistikoan ezagutzeko asmoa dute. Izen ematea zabalik dago.



Bingoa
Bestalde, bingoa urriaren 22an arratsaldeko 18:00etan hasiko dela adierazi dute.

ESKOLAK
Jarduera gehiago burutzen ari dira elkartean. Memoria lantzeko ikastaroa asteazkenetan egiten ari dira. Jostungintza tailerra, aldiz, ostiralero.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!