Amasaren 400. urteurreneko ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 15a, 16:56

Amasako herritarrek, Villabonako Udalaren laguntzarekin, Amasaren 400. urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta antolatu dute. Larunbatean, urriaren 17an, haurrei zuzendutako ipuin kontaketa eta sormen tailerra burutuko dira Iturri-Goxoko aretoan 11:00tatik aurrera. Datorren larunbatean, urriak 24, Estibaliz Gonzalez Diosen hitzaldia, emanaldi berezia eta topa herrikoia nahiz pintxo dastaketa, kanpai errepikarekin amaitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!