Iganderako iragarrita zegoen 2. eskuko azoka bertan behera geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 15a, 16:09

2. eskuko azoka hileko bigarren igandean zen egitekoa, baina urrian Zizurkilgo Azoka Bereziaren datarekin bat egiten zuenez, 2. eskuko azoka urriaren 18ra atzeratzea pentsatu zen.

Tradizio handiagoko beste 2. eskuko azokak ere badirenez egun horretan bertan, azkenean bertan behera utziko da Zizurkilgo urriko azoka, postuak jartzen dituztenek eurek hala eskatuta.

Hurrengo azoka azaroaren 8an izango da, Joxe Arregi plazan, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean:

Parte hartu nahi izanez gero, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, telefono-zenbaki honetara deituta: 619203058 (Naiara). Postua jarri nahi duenak berak eraman beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak: mahaia, aulkia...

Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!