Euskal kulturan eta euskaraz hazi eta hezi nahi duten familien kopuruak gora egin du azken urteetan. Ikasle kopurua handitzearekin batera, premia berriak sortuz joan dira. Azpiegituretako beharrei aurre egiteko, azpiegiturak egokitzeko eta zabaltzeko, erabiliko da jasotako laguntza ekonomikoa.