Urriaren 24an, larunbata, urteko kantujira izango da Asteasun. Aurreko urteetan bezala, 12:00etan herriko elkartean bilduko dira parte hartzaileak. Mokadutxoa egin eta gero, kantatzera abiatuko dira. Santamaña elkartean egingo dute bazkaria gero eta kantuekin jarraituko dute bazkalondoan.