Igandeko ospakizuna jendetsua izan zen, datuei erreparatzea besterik ez dago. Elkartearen datuen arabera, herri bazkarian 900 lagun bildu ziren eta haur ikuskizunaren ia 1500 txartel saldu zituzten. Egunean zehar Pausoka gunetik 5.500 lagun ibili zirela zenbatu dituzte. Datu horiekin Pausoka elkartekoak hunkituta eta eskertuta daude. Nola ez, pozarren daude aurreko igandeko festarekin.