Astelehenean, hitzaldia, euskaraz ez dakiten gurasoentzako izango da, eta “Euskera. Entra un idioma en casa” izenburua izango du.
Euskara ez dakien hainbat gurasoren kasuan, seme-alabak eskolan hastea izan daiteke etxera euskara sartzeko lehen urratsa. Hitzaldi honetan, horretaz hitz egingo du Paulak, eta hainbat aholku emango dizkie gurasoei hizkuntzekiko jarrera egokia eta positiboa izan dezaten.
Asteazkenean, berriz, guraso euskaldunentzako izango da hitzaldia, “Zuek duzue giltza” izenburupean.
Gizarte eleanitz batean bizi garenez, gure seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago entzun, ikasi eta erabiliko dituzte txikitatik. Gurasoek hizkuntzekiko nolako jarrerak sustatu behar ditugun azalduko digu Paulak, besteen artean.
Hitzaldiak, arratsaldeko 17:30ean izango dira Gurea zineko erakusketa gelan.