Aiztondora eguna Villabonan, urriaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 15a, 13:37

Datorren larunbatean, urriak 17, Aiztondora eguna izango da Amasa-Villabonan. Goizeko 11:00tan ekitaldi instituzionalarekin hasita, egun osoko egitaraua antolatu dute herri kirolak oinarri nagusi izango direlarik. Gaueko 21:00etan afaria izango da Berdura plazan eta txartelak salgai daude Iratzar eta Iru Aldeta (Amasa-Villabona), Itzuli (Anoeta), Raku (Tolosa), Iturri Ondo (Asteasu), Uztartza (Aduna), Iriarte (Zizurkil), Zipotza (Astigarraga) eta Amaxkar (Oiartzun) tabernetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!