Elizpe jubilatu elkarteko kideek ohiko bilera izango dute urriaren 23an, eta bertara deituta daude Zizurkilgo Elizpe jubilatu-etxeko bazkide guztiak. Lehenengo deialdia arratsaldeko 17:00etan izango da, eta bigarrena 17:30ean. Zuzendaritza batzordeak eskatzen du ahal duten bazkide guztiak azal daitezela bilera horretara.
Bestalde, azaroaren 15ean 80 urtez gorakoen eguna ospatuko dute. Nahi duten guztiek eman ahal izango dute izena bazkarirako. Izena emateko epea irekita egongo da urriaren 21etik azaroaren 12ra arte. Bazkariaren prezioa: 30 euro bazkideentzat eta 33 euro bazkide ez direnentzat.