Bigarren Eskuko Azoka urriaren 18an izango da, Joxe Arregi plazan, goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Berez hileko bigarren igandean antolatu izan ohi da, baina urrian Azoka Bereziarekin batera egokitu denez, astebete atzeratu da.
Parte hartu nahi izanez gero, baldintza bakarra da aurrez izena ematea, telefono-zenbaki honetara deituta: 619203058 (Naiara). Postua jarri nahi duenak berak eraman beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak: mahaia, aulkia...
Euria eginez gero, azoka Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da.