Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Jexux Mari Irazu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetan dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 27a, 01:00

Andoainen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirena. Jokin Uranga izan zen saioko garailea. 23 bertsolarik lortu dute final laurdenetara sailkatzea, seik beren saioa irabazita eta gainerakoek, puntuazioaren arabera. Eskualdetik honakoak sailkatu dira: Unai Mendizabal Jauregi, Oihana Iguaran Barandiaran eta Beñat Iguaran Amodarain. Jexux Mari Irazu larrauldarra ere lehian sartuko da orain, final laurdenetan.

23 sailkatuak:


Jokin Uranga Isuskiza
Jon Maia Soria
Ane Labaka Mayoz
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa"
Nerea Elustondo Plazaola
Felix Zubia Olaskoaga
Asier Azpiroz Iztueta
Manu Goiogana Bengoetxea
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Beñat Lizaso Alberdi
Ander Lizarralde Jimeno
Unai Mendizabal Jauregi
Oihana Iguaran Barandiaran
Unai Gaztelumendi Arandia
Eneritz Artetxe Eizagirre
Amaia Iturriotz Etxaniz
Beñat Iguaran Amodarain
Eli Pagola Apezetxea
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Manex Mujika Amunarriz
Maider Arregi Markuleta
Mikel Artola Izagirre

Horiei gehituko zaizkie 2011ko txapelketan lortu zuten postuari esker, aurrez sailkatuta zeuden zazpi bertsolariak: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre.

Ohi bezala, sarrerak dagoeneko salgai daude www,bertsosarrerak.eus webgunean.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!