Aiztondora eguna Villabonan, urriaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 9a, 16:06

Datorren larunbatean, urriak 17, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatuz, Aiztondora eguna antolatu dute Villabonan. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta herri kirolak izango dira oinarria. Atzo arratsaldean egin zuten ekimenaren aurkezpena. Segidan aurkezpenean irakurri zuten idatzia eta urriaren 17ko egitaraua:

Euskal preso eta iheslariak herri kiroletara!

Hemen bildu garen lagunak herri kirol munduan aritzen garen herritar talde bat gara. Bakoitzaren ideologia atzean utzita, euskal preso eta iheslariek pairatzen duten egoerak kezkatzen gaitu. Giza eskubideen urraketa horrek bildu gaitu ekimen horretan.

Dispertsioa mantentzeak eta larriki gaixo dauden presoak espetxean mantentzeak sufrimendu handia eragiten du. Euskal Herrian bizi ditugun garai hauetan inongo zentzurik ez duen sufrimendua; bai preso eta iheslariengan, bai eta bere ingurune hurbilenean ere. Egoera krudel honek konponbidearen nahia eta beharra azaleratzen du.

Zinez sinesten badugu giza eskubideak konponbidearen zutabe bat direla, eta biak, eskubideak eta konponbidea, benetako bakearen osagai nagusiak, ezin dugu geldirik geratu. Honen aurrean, norbanakotik hasita, ekinbide kolektibora salto egiteko unea iritsi da. Oinarrizko giza eskubideen urraketarekin amaitzera goaz!

Preso eta iheslarien giza eskubideak errespetatuak izan daitezen eta herri honek behar duen benetako konponbidea erdiesteko, Sare herritar sendo bat ezinbestekoa dugu. Bakoitzak bere eremutik eta bakoitzaren neurrira, guztiok osatu behar dugun sare sendo, zabal eta herritarra.

Norbanakoen konpromisotik hasita, herri aktibazioa ezinbestekoa da. Bide horretan gure ekarpena egitera goaz.

Horregatik, gaur, hemen, deialdi bat luzatu nahi dugu datorren urriaren 17rako. Villabonan egun osoan zehar egingo den ‘Aiztondora’ egunaren baitan, arratsaldean zehar herri kirol erakustaldia burutuko dugu. Guztiok animatzen zaituztegu ekimenean parte hartuz, gurekin batera dispertsioarekin amaitzeko indarrak batzera.

 

Urriak 17, larunbata. Egitaraua

11:00 Ekitaldi instituzionala, Villabonako udaletxe parean.

11:30 Eskuz pilota partida, ondoren herritarren arteko desafioa.

13:30 Ekitaldi nagusia.

17:00 Giza proba 550 kiloko harriarekin probalekuan. Wuitxu (Villabona)-Emarri (Oarso).

18:00 Herri kirolak Errebote plazan.

-Trontzalariak

-5 metroko altuerako egur moztailea.

-Lokots biltzaileak.

-Aizkolariak.

-Lasto altxatzaileak...

21:00 Afaria Berdura plazan. Txartelak salgai: Iratzar, Iru Aldeta (Villabona), Itzuli (Anoeta), Raku (Tolosa), Iturri Ondo (Asteasu), Uztartza (Aduna), Iriarte (Zizurkil), Zipotza (Astigarraga), Amaxkar (Oiartzun). Txartelak erosteko azken eguna:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!