Ikerketa kontratua esleitu gabe geratu da
Proiektu sariekin batera, Mintzola Fundazioak eta Laboa Katedrak, EHUko Euskara etaIkerketa Errektoreordetzekin batera, ikerketa kontratu baterako deialdia egin zuten. Bertsolaritzari buruzko doktorego tesia osatzeko urtebeteko ikerketa kontratua zen eskaintzen zena, 3 urteraino luzatzeko aukerarekin.
Ikerketa kontraturako eskaerarik jaso den arren, esleitu gabe uztea hobetsi da.
Bertsolaritzaren ikerketa sustatzeko deialdiak
Mintzola Fundazioaren zereginetako bat ikertegiari dagokio eta hor garatzen dira bertsolaritzaren ikerketari loturiko egitasmoak; horren baitan daude Mintzola Fundazioak Laboa Katedrarekin batera deitutako proiektu sarien eskaintza eta bi erakundeok EHUko Euskara eta Ikerketa Errektoreordetzekin batera eskainitako ikerketa kontratua. Proiektu sariak eskaintzen diren bigarren aldia da eta hirugarrena ikerketa kontratuaren kasuan.