Nafarroa Oinez-era joateko autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urr. 8a, 12:58

Urriaren 18an izango da aurten Nafarroa Oinez, Baztanen. Hamabortz, ama bat lelopean, Baztan ikastolaren alde dirua lortzen saiatuko dira antolatzaileak.

Zizurkilgo Udalak bat egiten du ekimen horrekin, eta, hori dela eta, autobusa antolatu du, Tolosako Galtzaundi elkartearekin elkarlanean. Autobusa goizeko 09:50ean aterako da Oria paper-fabrikaren aurreko autobus-geltokitik, eta arratsaldeko 19:00etan itzuliko da.

Autobusean joan nahi izanez gero, Aurrerako Udal bulegoetan eman behar da izena. Izena emateko garaian bertan egin beharko da ordainketa. Prezioari dagokionez, 10 euro kobratuko zaie Atarikideei eta 12 euro Atarikide ez direnei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!